![](https://arizmendi.eus/wp-content/uploads/53595685130_8b6f34d797_o-1024x768.jpg)
Inguruko berdeguneak txakur kaka gabe mantentzeko auzolana egin dute Arimazubikoek
Pasa den ostiralean, hilak 15, Arimazubiko gunean auzolana egin genuen inguruko berdegune eta parkeetan bizi dugun egoera bat salatzeko asmoz. Izan ere, ikasleek jolas orduetan, hezkuntza ez formaleko tarteetan zein aisialdi orduetan erabiltzen dituzten parke eta berdegunetan txakur kaka ugari egoten dira. Hori horrela, egoeraren berri emateko eta berau salatzeko auzolana eraman genuen aurrera. Auzolan honetan, Arimazubiko komunitatea osatzen dugun guraso, langile zein ikasleek hartu genuen parte.
Ostiral arratsaldean, asteburuaren ateetan, Arimazubiko jolastokian elkartu ginen Ikastola inguruko berdeguneetan aurkitu ditzakegun gorotzen ondoan banderinak kokatzera eta zuhaitzetan kartel hezigarriak jartzera. Amaitzeko, mokadutxo bat hartu genuen denok elkarrekin egindako lana borobiltzeko.
Guztion artean lortuko dugu gure herriko berdegune eta parkeak garbi mantentzea!
Mila esker bertaratutako guztioi!