Oinez basoa ekimena: Tafallako Ikastolatik gonbidapena

Tafallako Ikastolatik gonbidapen zoragarria jaso dugu apirilaren 20an, larunbata, beraiekin batera egun pasa ederra egiteko Tafallan bertan. Gonbidapena Santa Teresa, Gazteluondo, Arimazubi eta Almeneko 1.mailatik 6.mailara bitarteko familiei dago zuzendua. 

Oinez basoa ekimenaren bitartez Nafarroa oinez bakoitzaren ostean utzitako aztarna ekologikoa kalkulatu eta baso bat sortzen dute. Hori dela eta sekulako egitaraua antolatu dute apirilaren 20rako: ibilaldia, ipuin kontaketa, bazkari auto-eratua… familian beste errealitate bat ezagutzeko aukera paregabea izango da.

Autobusa antolatze aldera, apirilaren 3an galdetegi bat jasoko duzue Alexia bitartez.

Animatu! Primerako bizipena izango da eta!