Garagunekoekin sentsibilisazio saioa egin dute Arimazubin

Pasa den ostegunean, bisita berezi bat izan genuen Arimazubiko lehenengo mailako ikasleok. Izan ere, Garagunetik Elena, Alicia, Ekhi, Maria, Bernardet eta Floren etorri ziren gurera ekintza ezberdinak egitera.

Hasieran Garaguneko zentroan zer egiten duten kontatu zuten eta bakoitzaren zaletasunak partekatu zituzten. Ondoren, bingoan jolastu eta horma-irudi ezberdinak egin genituen. Bukatzeko elkarrekin dantza egin genuen.

Primeran pasatu genuen denok batera eta hurrengo batean ipuin bat kontatzera etorriko direla esan ziguten.

Mila esker bisitarengatik! Hurrengora arte!

IMG_20240307_111743