Bafle Moreak PROIaren baitan, emakume erreferenteekin mahaingurua egin dute Arimazubin

Bafle Moreak PROIean murgilduta daude Arimazubiko LH 6ko ikasleak. Proiektu honetan, uneoro presente izango dugun galdera gidaria hau izango da: “Nola bultza dezakegu parekidetasuna kanta ezagunen bitartez?”.  Izan ere, historian zehar genero parekidetasun eza nabarmena izan da, eta gaur egun ere, horren presentzia nabaria da gure bizitzako esparru askotan, lanean, kirolean, etab. 

Gure ikasleei begira, beharrezkoa iruditzen zaigu gai honen inguruko lanketa bat egitea eta ikuspegi kritikoa garatzea. Adibidez, beraien egunerokotasunean kontsumitzen duten musikaren hitzetatik hasita. Aldi berean, interesgarria iruditzen zaigu ikuspegi horretatik gertuko emakume baten bizitza aztertu eta honi aitortza egitea.

Proiektu honen baitan, Martxoaren 5ean, esparrutako ezberdinetan diharduten emakumeekin mahaingurua egin genuen Arimazubiko aretoan. Mahainguru honen helburua ikasleei egungo gizartean zientzia munduan, herri kiroletan eta emakumeen kirol profesionalean dagoen genero arrakala ikustaraztea eta proiektuan zehar landuko dituzten hainbat kontzeptu argitzea izan zen.  Bertaratutako emakumeak hauek izan ziren; Irene Rekalde eta Zorione Galdos  (HUHEZIko irakasleak), Sara Jimenez de Aberasturi (herri kirolaria), Elene Errasti (futbolari profesionala). 

Mila esker zuen bisitarengatik!

IMG_1395