Ederto ibili gara inauterietan, Herri Eskolakoekin batera!

Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara! Arrasaten lehen aldiz hilabeteetako lanketaren emaitza izan da modu bateratuan antolatu dugun eguna, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak ospatzeko:…

Read More

Mariasun Pagoaga antzezlearen bisita izan zuten GURAkoek “3,2,1…akzioa!” PROIaren bueltan

Lehen Hezkuntzako LH3ko ikasleak “3,2,1…akzioa!” PROI–a lantzen ari dira, eta honen harira, asteazken arratsaldean Mariasun Pagoaga antzezlearen bisita jaso zuten. Mariasunek, Goenkale moduko telesailetan lan egiteaz gain, beste hainbat filmetan parte hartu du antzezle moduan.   Proiektuan zehar egindako lanketari amaiera emateko, ikasleek  film mutu bat sortu beharko dute. Azken zeregin honetan laguntzeko asmoz, antzezle arrasatearrak…

Read More

Airean! PROIa landu dute 5.mailako ikasleek

Gure ikastolan, Almen eta Arimazubiko 5.mailako ikasleek “Airean!”  PROI-a landu dute oporretatik bueltan. Azken 5 asteetan irrati baten atzean dagoen guztia ezagutzeko, ikerketa eta lanketa sakona egin dute ikasleek.  Proiektu honetan zehar, ikastolan irratsaio bat antolatzeko kontuan hartu beharreko guztia ikasi dute ondoren gune bakoitzak bere irratsaioa sortzeko eta zuzenean emititzeko.  Proiektuari amaiera emateko, Arimazubikoek…

Read More