Airean! PROIa landu dute 5.mailako ikasleek

Gure ikastolan, Almen eta Arimazubiko 5.mailako ikasleek “Airean!”  PROI-a landu dute oporretatik bueltan. Azken 5 asteetan irrati baten atzean dagoen guztia ezagutzeko, ikerketa eta lanketa sakona egin dute ikasleek.  Proiektu honetan zehar, ikastolan irratsaio bat antolatzeko kontuan hartu beharreko guztia ikasi dute ondoren gune bakoitzak bere irratsaioa sortzeko eta zuzenean emititzeko. 

Proiektuari amaiera emateko, Arimazubikoek aurreko osteguneko goiz eta arratsaldean zehar zuzeneko irratsaioa eskaini zuten familientzat. Almenekoak, otsailaren 2an, Goiena bisitatu zuten. Bertan lanean diharduen Almeneko gure bi ikasleren aitak, Xabier Urzelai kazetariak, gidatu zuen bisita. Ikasleek gustora ikusi zuten irratia, erredakzioa eta baita platoa ere, eta interes handiz jarraitu zituzten azalpenak. Orain bai, ikasleak prest irratsaio bat grabatzeko!!!

Hemen Arimazubiko podcast-ak entzungai.

ARIMAZUBIKO IRUDIAK:

IMG_1019

ALMENEKO IRUDIAK