Ederto ibili gara inauterietan, Herri Eskolakoekin batera!
Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara!
Arrasaten lehen aldiz hilabeteetako lanketaren emaitza izan da modu bateratuan antolatu dugun eguna, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak ospatzeko: Uribe-San Andres, Erdigunea eta Musakola. Aretxabaletan eta Eskoriatzan ere, urtero legez, kaleak animatzera irten, eta eguna borobiltzeko Herriko Plazan bildu gara Herri Eskolakoekin batera dantza ezberdinak egiteko.
Jarraian irudiak: