Mariasun Pagoaga antzezlearen bisita izan zuten GURAkoek “3,2,1…akzioa!” PROIaren bueltan

Lehen Hezkuntzako LH3ko ikasleak “3,2,1…akzioa!” PROIa lantzen ari dira, eta honen harira, asteazken arratsaldean Mariasun Pagoaga antzezlearen bisita jaso zuten. Mariasunek, Goenkale moduko telesailetan lan egiteaz gain, beste hainbat filmetan parte hartu du antzezle moduan.  

Proiektuan zehar egindako lanketari amaiera emateko, ikasleek  film mutu bat sortu beharko dute. Azken zeregin honetan laguntzeko asmoz, antzezle arrasatearrak ikasleen zalantzak eta galderak erantzun zituen. Hortaz gain, bere ibilbide profesionalean izandako anektoda, pasarte eta istorio ugari partekatu zituen ikasleekin. 

Eskerrik asko, Mari Asun!