Arimazubi
Mundukideko XI. lasterketa solidarioan izan gara: elkartasuna nagusi Urkulun
Pasa den igandean, urriak 19, Mundukide Fundazioaren XI. Lasterketa Solidarioa ospatu zen Urkulun, “Elkartasuna gara” lelopean. Egun berezi honetan Debagoiendeko nahiz inguruko hainbat kooperatiba eta erakundek hartu genuen parte, eta Arizmendi Ikastolako kideok ere ez ginen atzean geratu: Arimazubiko taldetxo bat bertan izan ginen ekimen solidario honi gure babesa emateko. Guztira 400 lagun inguru elkartu…
Read MoreLH6ko ikasleek injustiziaren inguruan hausnartu dute EKIN Emakumeak elkartearen eskutik
Irailean zehar, Santa Teresa eta Arimazubiko LH6ko ikasleek EKIN Emakumeak elkarteak bideratutako tailerrak izan dituzte. Saio hauetan, gizartean ematen diren hainbat injustizia aztertu dituzte eta, horrekin batera, zapalkuntza mota ezberdinak ere landu dituzte. Tailerren helburua bidegabekerien inguruko kontzientzia piztea eta egoera horien aurrean esku hartzeko baliabide eta estrategiak lantzea izan da. Benetan interesgarriak izan dira…
Read MoreFamiliarizazioa eta mendi irteerak, ikasturte hasierako protagonistak
Ikasturte berriaren hasieran murgilduta gaudela, familiarizazio prozesuak eta mendi irteerak izaten ari dira protagonista gure Ikastolan. Egun hauetan, bailarako hainbat mendi eta tontor eta txoko ezagutzen ari dira gure ikasleak, elkar ezagutzeko, bizipenak partekatzeko eta talde kohesioa indartzeko helburuarekin. Txikienak, berriz, familiarizazio prozesuan murgilduta daude, pixkanaka-pixkanaka Ikastolako egunerokotasunera egokituz. Ikasturtea hasi zenetik, haurrak gero eta…
Read MoreIlusioz beteta itzuli gara ikasturte berriari hasiera emateko!
Udako oporraldian indarrak hartu eta izugarri gozatuz, gogoz eta ilusioz ekin diogu ikasturte berriari. Ikasturte hasierako lehen egun hauetan, bereziki gure ikasle txikienak hartzen dituzten guneetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Haurraren erritmoa eta egoera emozionala errespetatzea ezinbestekoa da guretzat; horregatik, hezitzaileok eta familiak eskutik helduta ari gara lanean, etxeko txikienek trantsizio hau goxotasunez eta segurtasunez…
Read MoreSan Juan jaien atarian, festa giroa piztu dute ikasleek Arrasaten
San Juan jaien atarian, herrian festa giroa pizteko ordua heldu da. Olarte, Arimazubi eta Gazteluondoko ikasleek Errementari dantza eta danborrada eskaini zituzten Arrasateko kaleetan zehar, jai nagusiei harrera paregabea eginez. Haurren erritmo eta gogoak Seber Altube eta Herriko Plaza lepo betetzea lortu zuten. Familia, lagun eta herritar ugari bertaratu ziren ekitaldiaz gozatzera, plazari sekulako bizitasuna…
Read MoreIkasturte bukaeran, hurrengoari begira: Bidelagunak
5 urteko ikasleak bidelagunak eta gune berriak ezagutzera joan gara Almen, Gazteluondo eta Arimazubi guneetara. Azkeneko urteetan familiarizazioak garrantzi handia hartu du gure ikastolan. Hori dela eta ekintza desberdinak egiten ditugu horren bueltan. Azken egunetan LHko bidelagunak datorren ikasturtean Almen, Gazteluondo eta Arimazubira Lehen Hezkuntzako 1. mailara joango diren 5 urtekoekin egotera gerturatu gara ERDUko…
Read MoreIkasleen bertso jaialdia ospatu dugu Arimazubin
Ikasturte amaierari bukaera berezia emateko, Arimazubiko ikasleek bertso-jaialdi eder bat eskaini dute. Aurten, 4.mailakoen jaialdian, gonbidatuak 3. mailako ikasleak izan dira eta guztiek elkarrekin giro aparta sortu dute. 5. eta 6. mailako ikasleen kasuan, gainontzeko gelatako ikaskideak izan dira sortutako bertsoez gozatu dutenak. Ikasturte osoan zehar bertsolaritzan asko ikasi dute: errimak, doinuak… eta batez ere…
Read MoreEuskal literatura gertutik ezagutzeko aukera Arimazubin
Pasa den astean, Lur Gallastegi, Mari Angeles Garrancho eta Nagore Sanchez idazleak gure ikastolan izan genituen, literatura sustatzeko antolatutako ekimenaren baitan. Bisitaren helburua ikasleen artean irakurzaletasuna eta literaturarekiko interesa piztea izan zen, baita euskal literaturaren ezagutza zabaltzea ere. Saioetan, Gau Beltza liburua izan zuten hizpide Mari Angeles Garranchok eta Nagore Sanchezek. Liburuaren gaia, pertsonaiak eta…
Read MoreTxotxongiloen festa antolatu dute LH 1eko ikasleek
Azken asteotan, 1. mailako ikasleak buru-belarri aritu dira txotxongiloen munduan murgilduta. Irudimena eta sormena bidelagun hartuta, bakoitzak bere txotxongiloa sortu du, material eta ideia ezberdinak erabiliz pertsonaia berezi eta dibertigarriak bizia hartzeko. Behin txotxongiloak prest zituztela, taldeka elkartu eta antzerki txikiak prestatzen hasi ziren. Horretarako, istorioak asmatu, gidoiak sortu eta pertsonaien arteko elkarrizketak landu dituzte.…
Read MoreBrasilgo eta Euskal Herriko nekazaritza ezagutzeko asmoz, hainbat bisita izan ditugu
LH5eko ikasleak “A ze kakaoa!” PROIa lantzen ari gara. Proiektu honetan, gure kontsumo ohiturek nekazariengan izan dezakeen eraginaren inguruan ikertzen eta hausnartzen ari gara. Besteak beste, munduko eta Euskal Herriko nekazaritza ikertzen aritu gara, ondoren bi hauen arteko ezberdintasunak aztertzeko. Helburu honi erantzute aldera, bertako eta Brasilgo nekazaritza ezagutzeko, bisita ezberdinak izan ditugu astean zehar. …
Read More