BATU LH 5. eta 6. mailako ikasleek BIZI egunak izan dituzte

Joan den astean, BATUko LH 5. eta 6. mailako ikasleak BIZI IEM esperientzian murgilduta egon dira. Egun hauen helburua ohiko errutinatik ateratzea, eten bat egitea eta hainbat gairen inguruan hausnartzeko eta ikasteko aukera izatea izan da.

LH 5. mailako ikasleek KLIK OFF egitasmoaren bidez mundu digitaletik deskonektatzea izan dute ardatz. Pantailen erabileraren abantailak eta desabantailak landu dituzte, bereziki gehiegizko erabilerak ekar ditzakeen arriskuetan sakonduz. Horrez gain, Gipuzkoako Altxa Burua guraso-plataforma ezagutu dute, eta garai bateko gailu analogikoak eta jolasak berreskuratzeko aukera izan dute. Asteari amaiera emateko, teknologia berrien alde onen eta txarren inguruko eztabaida antolatu dute, familiak ere parte hartzera gonbidatuz.

LH 6. mailan, berriz, SEXUA BIZI egitasmoaren baitan, sexualitatearen inguruan aritu dira. Norberaren gorputzean gertatzen ari diren aldaketak ulertzea eta naturaltasunez onartzea izan dute helburu. Era berean, autoestimua indartzeko eta norbere burua hobeto ezagutzeko hainbat jarduera egin dituzte egun hauetan zehar.

Bi esperientzien bidez, ikasleek eguneroko errutinatik ateratzeko, elkarrekin ikasteko eta norberaren garapenean funtsezkoak diren gaien inguruan hausnartzeko aukera izan dute.

Jarraian, irudiak:

Arimazubiko irudiak:

IMG_5163