Arimazubiko 4. mailako ikasleak Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean izan ginen
Joan den ostegunean, Arimazubiko 4. mailako ikasleok Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea bisitatu genuen, bertako ikasleek gradu amaierako proiektuetan garatutako azken produktuak ezagutzeko.
Bisitan zehar, ikasleen azalpenak entzuteko eta tailerrak ikusteko aukera izan genuen. Ondoren, hainbat zereginetarako diseinatu eta eraikitako droneak aireratu zituzten, haien funtzionamendua gertutik ezagutzeko.
Esperientzia aberasgarria eta interesgarria izan zen, eta ederki pasa genuen arratsaldea!
