Arimazubi
Euskararen Jaialdia ospatu dugu Arimazubiko Euskara Batzordeak antolatuta
Urtero legez, Euskararen Jaia ospatu dugu Arimazubin. Laugarren edizioa izan duen jai honek, Euskara Batzordeko kideek ikasturte guztian zehar egindako lan izugarria du atzetik. Euskararekiko atxikimendua sendotzea eta gure hizkuntzarekin bizipen atsegin eta positiboak bizitzea helburu izanik, giro paregabean pasatu genuen ostiral arratsaldea. 15:30etatik 16:30etara, herri kirolak, karaokea, marrazki tailerra, aurpegi margoketa, dantza txokoa, bingo…
Read MoreBrasilgo bisita bat Arimazubin, esperientzia kooperatiboa ezagutzeko helburuz
Rio de Janeiro estatuko Maricá hiriko ordezkari batzuk etorri dira gurera. Bertan ekosistema kooperatibo bat garatzen ari dira eta gure Bailarako esperientzia kooperatiboa gertutik ezagutzera etorri dira. Arizmendi Ikastola ere bisitatu dute gure esperientzia eta jarduna hobeto ezagutzeko. Interes handia erakutsi dute eta gure funtzionamenduaz gain, hezkuntza ereduan emandako aurrerapausuak azaldu dizkiegu. Plazer bat izan…
Read More“Nor naiz ni, zu?” PROIari amaiera emateko erakusketa antolatu dute 6.mailakoek
Arimazubiko eta Almeneko LH 6.mailakoek “NOR NAIZ NI, ZU?” PROIa landu dute. Proiektu honetan, emozioen inguruko lanketa egin ditute ikasleek. Helburua sentitzen dituzten emozioak izendatzea eta identifikatzea izan da, eta ondorioz, norbere burua hobeto ezagutzea izan da. Hilabetean zehar landutakoari amaiera emateko azken produktua maskara baten sorkuntza izan da. Pasa den astean familientzako maskaren erakusketa…
Read MoreLH 4ko ikasleak Xirristi-mirristi PROIan murgilduta
Xirristi-mirristi PROIan murgilduta gaude LH 4.mailako ikasleak. Proi honetan, norberaren ondoezak sendatzeko erremedioak ezagutu eta transmititzea dugu helburu. Sendabelarren inguruan informazio gehiago jasotzeko asmoz amama Glori gonbidatu dugu Gazteluondora. Sendabelar ugari ekartzeaz gain, bakoitza zertarako eta nola erabili daitekeen azaldu digu. Arimazubira, berriz, Gemma Orobengoa eta Esti Berezibar gerturatu dira; intsusa sendabelarrarekin egindako ukendua nola…
Read MoreArizmendi Ikastolako ikasleak protagonista AEDren 39. Literatura Lehiaketan: sariak jaso eta banatu ditugu!
Maiatzaren 13an ospatu zen AED elkarteak antolatutako 39. Arrasate Literatura Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia Kulturaten, eta bertan izan ginen Arizmendi Ikastolako komunitateko ordezkariok. Pozgarria izan da gure hainbat ikasle sarituak izatea eta hainbat irakasle epaimahaikide gisa aritu izana.Aurten ere parte-hartze handia eta maila bikaina izan da genero literario desberdinetan: narrazioa, bertsogintza, poesia, komikia… Horrelako ekimenek…
Read MoreArimazubi eta Santa Teresako 4.mailako ikasleak Orion izan dira
Pasa den astean Santa Teresa eta Arimazubi guneko 4.mailako ikasleak ikasturte amaierako irteeran egon ziren Orion. Momentu batzuetan eguraldia lagun izan ez zuten arren, aurreikusitako ekintza guztiak egin zituzten. Kayakean ibili ziren, hondartzan jolastu, itsasargira bisita egin eta Orioko herria ezagutu zuten. Bi guneen arteko harremanak asko sendotu dira eta primeran pasa zuten! Eskerrik asko…
Read MoreLH5eko ikasleek BIZI egunak izan dituzte
LH5eko ikasleek 112 izeneko BIZI egunak izan dituzte. Lehen sorospenen inguruko lanketak egiteko egunak izan dira. Larrialdi egoeretan nola jokatu ikasi dute, zer egin behar den kasu bakoitzean, eta lanketa desberdinak egin dituzte. Horretarako, Ferixalekuko osasun larrialdietako zikloko irakasleen bisita ere izan dute ikastolan eta hauek larrialdi kasuetan baliagarriak izan daitezkeen hainbat teknika eta maniobra…
Read More“Non Gogoa, Han Txangoa!” PROI-ari amaiera eman diogu 5.mailan.
LH 5.mailako ikasleak “Non Gogoa, Han Txangoa” PROIa lantzen aritu dira. PROI honetan ikasturte amaieran egiteko txangoa antolatzea izan da helburu nagusia. Horretarako aurrekontua, eguraldia, kokapena eta inguruak ematen dituen aukerak kontuan hartu behar izan dituzte. Txangoa aurkezteko Visual Thinking bat egin dute, eguneko egitaraua eta proposatutako ekintzak modu bisual eta erakargarri batean azalduz. Guzti…
Read MoreBelaunaldien arteko topaketan parte hartu dugu
Arrasaten martxan dago “Belaunaldien arteko topaketak” ekimena. Apirilaren 24an hasi zen, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sendotu eta esperientziak partekatzeko helburuarekin. Ekimen honetan, Santa Teresa, Gazteluondo eta Arimazubiko Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleok parte hartu dugu, Herri Eskolako ikasleekin batera. Besteak beste, Kulturaten, Atarten, Iturbide Egoitzan, Eguneko Zentroan eta Sasoibide elkartean ospatu dira topaketa hauek. Topaketetan…
Read MoreKorrika 24: Aste osoko egitarau oparoa izan dugu Ikastolan, Korrikari bidea egiteko
Bi urtetik behin ospatzen den Korrikak aztarna sakona uzten du gure Ikastolako egunerokoan. Aurtengo “Euskara gara!” leloa geure-geure egiten dugu, gure izaerarekin eta mundu-ikuspegiarekin bat datorrelako guztiz; horregatik, ekimenari merezi duen garrantzia ematen diogu gune guztietan presente egon dadin. Astelehen goizaldean hasi genuen bidea, Arimazubiko kideek Genevilla eta Kanpezu arteko 926. kilometroa zeharkatu zutenean, eta…
Read More