San Juan jaien atarian, festa giroa piztu dute ikasleek Arrasaten

San Juan jaien atarian, herrian festa giroa pizteko ordua heldu da. Olarte, Arimazubi eta Gazteluondoko ikasleek Errementari dantza eta danborrada eskaini zituzten Arrasateko kaleetan zehar, jai nagusiei harrera paregabea eginez.

Haurren erritmo eta gogoak Seber Altube eta Herriko Plaza lepo betetzea lortu zuten. Familia, lagun eta herritar ugari bertaratu ziren ekitaldiaz gozatzera, plazari sekulako bizitasuna eta giro ederra emanez.  Danbor-jotzaile txikiek maila bikaina erakutsi zuten beste urte batez. Nagusienek, berriz, Errementari dantza ikuskizun paregabea eskaini zuten. 

Arizmendi Ikastolatik eskerrak eman nahi dizkizuegu bihotzez bertaratu zineten familia eta herritar guztiei, zuen babes eta berotasunarekin une hau benetan berezia egiteagatik.

Gora herriko jaixak!

  • Olarteko danborrada
Olarteko danborrada 2026
  • Arimazubi eta Gazteluondoko ekitaldia
GURA-BATU Tanborrada 2026