Euskal literatura gertutik ezagutzeko aukera Arimazubin
Pasa den astean, Lur Gallastegi, Mari Angeles Garrancho eta Nagore Sanchez idazleak gure ikastolan izan genituen, literatura sustatzeko antolatutako ekimenaren baitan. Bisitaren helburua ikasleen artean irakurzaletasuna eta literaturarekiko interesa piztea izan zen, baita euskal literaturaren ezagutza zabaltzea ere.
Saioetan, Gau Beltza liburua izan zuten hizpide Mari Angeles Garranchok eta Nagore Sanchezek. Liburuaren gaia, pertsonaiak eta sormen-prozesua aztertu zituzten ikasleekin batera. Bestalde, Lur Gallastegik Saharako Itsasoa lanaren inguruko saioa gidatu zuen. Ikasleek aukera bikaina izan zuten literatura gertutik ezagutzeko, idazleekin aurrez aurre solasteko eta beren jakin-minak asetzeko. Galderak egiteko, iritziak partekatzeko eta liburuen inguruan hausnartzeko tartea ere izan zuten, esperientzia aberasgarri eta motibagarria biziz.
Zalantzarik gabe, literatura bizitzeko eta irakurketarako zaletasuna indartzeko ekimen aproposa izan zen.
