Arimazubi
Emakume zientzilarien ekarpenak ezagutzen Arimazubin
Emakume Zientzilarien Eguna pasa berri dela eta Martxoaren 8a gerturatzen ari dela aprobetxatuz, guneko guraso den Aitziber Lopezen bisita izan dugu Arimazubin. Aitziberrek “Inventoras y sus inventos” liburua idatzi du eta modu samur eta goxoan, historian zehar emakumeek zientzian egindako ekarpenak zein asmakizunak kontatu dizkigu. Eskerrik asko, Aitziber! Pila bat ikasi dugu zurekin!
Read MoreBIZI egunak izan ditugu BATU egitasmoan
Pasa diren asteetan, BATUko ikasleok BIZI egunak ospatu ditugu. IEM honen helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea izan da. Maila bakoitzak proiektu ezberdin bati heldu dio: 6.mailako ikasleok Korrikarekin lotutako hainbat ekintza burutu ditugu hizkuntza-ohituretan eragiteko. Lehenik eta behin, Visual Thinking teknika erabiliz, Korrikaren inguruko informazioa landu dugu: zer den, zein helburu dituen,…
Read More“Eta gero, zer?” PROIaren baitan aditu baten bisita izan dugu Arimazubin
LH 4. mailako ikasleak “Eta gero, zer?” PROIa lantzen ari gara. Proiektu honen helburua bizitzaren hasiera eta garapena ulertzea da, eta bide horretan, bisita bat izan dugu gelan, Saioa Gonzalez, gelako guraso eta erizainarena. Saioa benetan interesgarria izan da, eta horren seinale izan dira ikasleek erakutsitako jarrera, parte-hartzea eta ekarpenak. Eskerrik asko, Saioa, zure tarteagatik…
Read More“NIK EZ” PROI-ari amaiera eman diote 6.mailako ikasleek
Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, “NIK EZ” proiektuaren baitan, gure eguneroko kontsumo ohituren atzean ezkutatzen diren errealitateak aztertzen aritu dira. Besteak beste, produktuak ekoizten dituzten pertsonen lan baldintzak, soldata duinak jasotzen ote dituzten, ingurumenari eragiten zaion kaltea eta mundu mailako desberdintasun sozialak ikertu dituzte. Horrez gain, publizitateak gure erabakietan duen eragina aztertu ondoren, mezu horiei aurre…
Read More“Airean” PROIari amaiera eman diote LH 5eko ikasleek
Aurreko astean eman zioten amaiera LH 5eko ikasleek “Airean” PROIari. Irratigintza ardatz hartuta, ikasleak bete-betean murgildu dira mundu zirraragarri honetan. Proiektu honetan zehar, ikastolan irratsaio bat antolatzeko kontuan hartu beharreko guztia ikasi dute ikasleek ondoren gune bakoitzak bere irratsaioa sortzeko eta zuzenean emititzeko. Azken produktu gisa, irratsaio propioa sortu dute. Ikasleak oso gustura aritu dira saioak…
Read MoreArrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikastetxeok elkarrekin ospatu dugu Inauteri festa
Aurten ere, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikastetxeok elkar hartu dugu Inauteriak ospatzeko, euskal tradizioaren oihartzuna gure eskualdeko bazter guztietara zabalduz. Gure ikasleek ilusio handiz prestatu dituzte kalejira eta dantza koloretsuak, gure kultura eta mitologia ardatz hartuta. Eguraldiak asko lagundu ez badigu ere, ez dugu festa eten; lamiak eta bestelako pertsonaia mitologikoak gorpuztuz, herriko txokoak magiaz…
Read MoreTANTA boletoen salmenta martxan: loratu ditzagun gure Ikastolak!
Tantaz tanta osatzen dugu elkartasuna, eta guk ere gure aletxoa jarri nahi dugu proiektu kolektibo honetan. Horregatik, Arizmendi Ikastolan TANTA boletoak saltzeko erronkari heldu diogu aurten ere; jada eskuratu ditzakezue gune guztietan, 5 euroren truke. Gainera, salmentari bultzada berezia emateko, otsailaren 27an, 16:00etatik aurrera, TANTA eguna ospatuko dugu ERDU eta GURA guneetan (Basabeazpi, Olarte, Umezaintza,…
Read MoreLurra esnatuz, udaberriari deika Santa Ageda bezperan
Otsaila iristearekin batera, negua uxatu eta udaberriari deia egiten diogu. Pasa den asteazkenean, Santa Ageda bezperan, gure ikasleak Arrasate eta Aretxabaletako kaleetan zehar ibili ziren koplak abesten. Euskal tradizio zaharra jarraituz, lurra esnatu dugu gure makilen kolpeez, udaberriari bidea egiteko eta gure arbasoen ohitura zaharrak herriko txoko guztietan bizi-berritzeko. Gure sustraiak kantu artean sendotuz. Jarraian,…
Read More4.mailako ikasleak Udal Bibliotekan bisitan
Arimazubi eta Gazteluondoko 4. mailako ikasleak Arrasateko Udal Liburutegian izan ziren bisitan, “Biblioteka edonon” ekimenaren baitan. Bertan, liburutegi prototipo mugikor bat nola sortu ikasi zuten, eta liburutegiko ganbaran liburutegi mugikor propioa prestatu zuten: tipiak sortuz, eraikuntzako blokeak erabiliz eta liburuak espazio osoan zehar sakabanatuz. Jarduera amaitzeko, tipi baten eskulana egin zuten. Horrez gain, liburutegia hobeto…
Read MoreArimazubiko gurasoen euskara batzordeak “Euskararen Altxorrak” lehiaketa martxan jarri du
Pasa den astean, Arimazubiko gurasoen Euskara batzordeak “Euskararen Altxorrak” lehiaketa abiatzeko prozesua martxan jarri zuen. Lehenik eta behin, guneko familia guztiei lehiaketarako galderak sortzeko gonbitea luzatu zieten. Familien erantzuna paregabea izan da, 267 galdera-proposamen jaso dituzte guztira. Horien artean, galdera originalenari aitortza egin dio batzordeak; 1.mailako Malen Urrestarazu eta bere familiak egindako galdera izan da…
Read More