“Non Gogoa, Han Txangoa!” PROI-ari amaiera eman diogu 5.mailan.
LH 5.mailako ikasleak “Non Gogoa, Han Txangoa” PROIa lantzen aritu dira. PROI honetan ikasturte amaieran egiteko txangoa antolatzea izan da helburu nagusia. Horretarako aurrekontua, eguraldia, kokapena eta inguruak ematen dituen aukerak kontuan hartu behar izan dituzte.
Txangoa aurkezteko Visual Thinking bat egin dute, eguneko egitaraua eta proposatutako ekintzak modu bisual eta erakargarri batean azalduz. Guzti hauekin, erakusketa bat montatu dute, beste taldeek egindako proposamenak ikusi ahal izateko.
Ondoren, proposamen guztien artean gehien gustatu zaien irteera bozkatu du ikasle bakoitzak, eta bozkatuena ekainaren 11n burutuko dute, ikasturteari amaiera parerabea emateko. Aukeratuak izan ez direnak, berriz, bilduma batean jaso eta familiekin partekatuko dituzte, beste momenturen batean familia zein lagunekin egin ahal izateko.
Arimazubiko irudiak:
Almeneko irudiak:

