LH 4ko ikasleak Xirristi-mirristi PROIan murgilduta

Xirristi-mirristi PROIan murgilduta gaude LH 4.mailako ikasleak. Proi honetan, norberaren ondoezak sendatzeko erremedioak ezagutu eta transmititzea dugu helburu.

Sendabelarren inguruan informazio gehiago jasotzeko asmoz amama Glori gonbidatu dugu Gazteluondora. Sendabelar ugari ekartzeaz gain, bakoitza zertarako eta nola erabili daitekeen azaldu digu. Arimazubira, berriz,  Gemma Orobengoa eta Esti Berezibar gerturatu dira; intsusa sendabelarrarekin egindako ukendua nola egiten den erakutsi digute. 

Arratsalde ederra pasatzeaz gain, sendabalerrei buruz genituen zalantzak argitu eta ukenduak nola egiten diren ikasteko parada izan dugu. 

Eskerrik asko Glori, Gemma eta Esti sendabelarren transmisioarekin jarraitzeagatik!

Arimazubiko irudiak:

Xirristi Mirristi Arimazubi

Gazteluondoko irudiak:

Xirristi Mirristi Gazteluondo