Ikasturte bukaeran, hurrengoari begira: Bidelagunak
5 urteko ikasleak bidelagunak eta gune berriak ezagutzera joan gara Almen, Gazteluondo eta Arimazubi guneetara. Azkeneko urteetan familiarizazioak garrantzi handia hartu du gure ikastolan. Hori dela eta ekintza desberdinak egiten ditugu horren bueltan.
Azken egunetan LHko bidelagunak datorren ikasturtean Almen, Gazteluondo eta Arimazubira Lehen Hezkuntzako 1. mailara joango diren 5 urtekoekin egotera gerturatu gara ERDUko gune desberdinetara; ERDUko haurrak berriz, GURAko guneak, bertako lagunak eta irakasleak ezagutzera joan gara.
Hori horrela Alemeneko ikasleak Jose Arana eta Basabeazpiko haurrekin elkartu gara eta Gazteluondo eta Arimazubiko ikasleak berriz, Umezaintza, Uribarri eta Olartekoekin izan dugu hartu-emana. Esan bezala, Haur Hezkuntzako ikasleekin egotera eta beraien artean ezagutzera gerturatu gara guneetara eta txikiek berriz datorren ikasturtean egongo diren gune berriak ezagutzeko aukera izan dugu.
Guzti honekin haurrak oporretan lasaiago joatea eta familiarizazioan laguntzea topatzen dugu. Gure txikiak laister Almen, Gazteluondo eta Arimazubira joango dira, ilusioz eta gogo handiz!
Almeneko bidelagunak Basabeazpi eta Jose Aranan
Basabeazpi eta Jose Aranakoak Almenen bisitan
Arimazubiko bidelagunak Umezaintzan
Arimazubiko bidelagunak Uribarrin
Uribarri eta Umezaintzakoak Arimazubin bisitan
Olarte eta Umezaintzakoak Gazteluondon bisitan





