Ikasleen bertso jaialdia ospatu dugu Arimazubin
Ikasturte amaierari bukaera berezia emateko, Arimazubiko ikasleek bertso-jaialdi eder bat eskaini dute. Aurten, 4.mailakoen jaialdian, gonbidatuak 3. mailako ikasleak izan dira eta guztiek elkarrekin giro aparta sortu dute. 5. eta 6. mailako ikasleen kasuan, gainontzeko gelatako ikaskideak izan dira sortutako bertsoez gozatu dutenak.
Ikasturte osoan zehar bertsolaritzan asko ikasi dute: errimak, doinuak… eta batez ere euskaraz sortzen eta gozatzen. Ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera izan dute, ilusioz eta ausardiaz oholtzara igoz.
Bertsolaritza gure euskal kulturaren altxor garrantzitsuenetako bat da eta pozgarria izan da ikasleak hain gogotsu ikustea. Gure eskerrik beroenak Nerea Urra zein Aritz Irigoeni, ikasturte guztian zehar bertsolaritzaren hazitxoa landatzen jarraitzeagatik.
Zorionak ikasle guztiei egindako lanagatik!
