Brasilgo eta Euskal Herriko nekazaritza ezagutzeko asmoz, hainbat bisita izan ditugu
LH5eko ikasleak “A ze kakaoa!” PROIa lantzen ari gara. Proiektu honetan, gure kontsumo ohiturek nekazariengan izan dezakeen eraginaren inguruan ikertzen eta hausnartzen ari gara.
Besteak beste, munduko eta Euskal Herriko nekazaritza ikertzen aritu gara, ondoren bi hauen arteko ezberdintasunak aztertzeko. Helburu honi erantzute aldera, bertako eta Brasilgo nekazaritza ezagutzeko, bisita ezberdinak izan ditugu astean zehar.
Pasa den astean, Asier Agirreren bisita jaso genuen Arimazubin eta Marije Revueltarena Almenen. Asier zein Marije, gure bailarako nekazariak dira eta Euskal Herriko nekazarien eguneroko lana azaldu ziguten. Horrekin batera, bere lanak dituen zailtasunak ere azaldu zizkigun; klima, merkatuaren presioa eta belaunaldi aldaketa, besteak beste. Aldi berean, tokiko produktuen garrantzia eta gure lurraldeko baserritarren lana balioan jartzeko beharra azpimarratu zuen.
Aste hontan, berriz, Jon Etxebarria izan genuen Almenen eta Arimazubin. Jonek Mundukide fundazioarekin egiten du lan Brasileko programan. Brasilen, MST (Movimiento Sin Tierra) edo lurrik gabeko langileen mugimenduko asentamendu eta kanpalekuetako familia nekazarien garapen sozioekonomikoan laguntzen dihardu. Hau horrela, Brasilgo nekazaritzaren inguruko informazio oso baliagarria jaso genuen Jonen eskutik.
Mila esker Asier, Marije eta Jon emandako informazioarengatik!
