Arimazubikoak Haur Hezkuntzako guneetan izan dira ipuinak kontatzen

Aurreko ostegun eta ostiralean, Arimazubiko LH5 eta 6ko ikasleak Arrasateko haur hezkuntzako guneetan izan ziren ipuinak kontatzen; Umezaintzan, Uribarrin eta Olarten hain zuzen ere.

Arimazubin, BATUko ikasleak BIZI egunak izan zituzten pasa den astean eta egun horietan zehar haur hezkuntzako umeei ipuinak kontatzerako orduan kontuan hartu beharreko hainbat irizpide lantzen eta praktikatzen ibili ziren.

Lanketa honi amaiera emateko, haur hezkuntzako guneetara gerturatu ziren txikitxoei ipuinak kontatzera. Ondoren, elkarrekin jolasteko aukera ere izan zuten.

Txikiek zein nagusiek asko gozatu zuten!

UMEZAINTZAKO ARGAZKIAK:

Arimazubikoak ipuinak kontatzen Umezaintzan

URIBARRIKO ARGAZKIAK

IMG_1040

OLARTEKO ARGAZKIAK:

IMG_3237