‘Non Gogoa, Han Txangoa’ PROIa Arimazubin

LH 5.mailako ikasleak “Non Gogoa, Han Txangoa” PROIa lantzen aritu dira. PROI honetan ikasturte amaieran egiteko txangoa antolatzea izan da helburu nagusia. Horretarako aurrekontua, eguraldia, kokapena eta inguruak ematen dituen aukerak kontuan hartu behar izan dituzte. 

Txangoa aurkezteko Visual Thinking bat egin dute, eguneko egitaraua eta proposatutako ekintzak modu bisual eta erakargarri batean azalduz. Guzti hauekin, erakusketa bat montatu dute, beste taldeek egindako proposamenak ikusi ahal izateko.

Ondoren, talde guztien artean gehien gustatu zaien irteera proposamena bozkatu dute ikasleek, eta bozkatuena ikasturte amaiera burutuko dute. Aukeratuak izan ez direnak, berriz, bilduma batean bildu eta partekatuko dituzte, beste momenturen batean familia zein lagunekin egin ahal izateko.

IMG_2853