
Arimazubiko 2.mailako ikasleok “Udazkena” proiektua landu dugu
2.mailako ikasleok “Udazkena” proiektua landu dugu. Azken asteotan “nola adieraziko diegu gure gelako etorri berriei zer den udazkena?” galdera gidaria erantzuteko asmoz lanean aritu gara.
Horretarako, lehenik eta behin urtaroak landu ditugu, ondoren Euskal Herriko udazkenaren ezaugarrietan sakontzeko. Lanketan honetan, urtaroaren ezaugarriez gain, sasoiko produkuak eta hauekin egin daitezkern errezetak, olerkiak, asmakizunak eta abestiak ere landu ditugu.
Amaitzeko, hiru lurraldeetako (Euskal Herria, Maroko eta Kolonbia) ezaugarrien arteko konparaketa egin dugu. Horretarako, hainbat ikasleren familiak beraien ekarpena egin dute proiektu honetan, gelara etorriz eta euren ezagutza gurekin partekatuz. Ikasleen jakinminetik sortutako galdera erantzun zituzten bertaratutakoek. Oso aberatsa izan da ezagutzak partekatzea eta benetan gustura egon gara.
Mila esker Isabel, Faber, Cristian, Jeimy eta Khadija egindako ekarpenarengatik!