BIZI egunetan murgilduta BATUkoak

Azken aste honetan BATU LH 5. eta 6.mailakoak BIZI IEM-ean murgilduta egon gara. Egun hauetako helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea da.

5.mailakoek mundu digitaletik deskonektatzea izan dute helburu. Guzti hori KLIK OFF izenpean egin dute, eta bertan pantailen erabileraren abantailak eta desabantailak landu dituzte, bereziki, gehiegizko erabileraren arriskuetan sakonduz. Horrekin batera, ikasleek Altxa Burua guraso plataforma gipuzkoarra ezagutzeko aukera izan dute egun hauetan zehar, eta garai bateko gailu analogikoak eta jolas zein jokuak ezagutu dituzte.

6.mailan, berriz, SEXUA BIZI izeneko egunen baitan sexualitatearen inguruko lanketa egiteko aukera izan dute ikasleek. Egun hauetan gure gorputza izaten ari den aldaketak ulertzea eta hauek naturaltasunez onartzea izan da helburua. Horrekin batera, norbere autoestimua indartzeko xedearekin, jarduera ezberdinak burutu dituzte astean zehar. 

Almeneko irudiak

Arimazubiko irudiak

03aa130b-1e22-4767-9995-68a48d4559fd

Santa Teresako irudiak

65127