
LH 5eko ikasleek auzolana egin dute, “Auzotik Munduari” PROIari amaiera emateko
5.mailako ikasleok “Auzotik munduari” PROIa landu dugu. Ondorengo galdera gidariari erantzun behar izan diogu: “Nola hobetuko dugu gure ingurune naturalari egindako kaltea auzolanean?”. Proiektuan zehar, kutsadura mota desberdinak ikertzeaz gain, herriaren egoera zein den aztertu dugu.
Arimazubiko ikasleok, inguruneari egiten dizkiogun kalteak arintzeko helburuarekin, auzolana antolatu dugu Arrasateko txoko desberdinetan zaborra biltzeko. Antolaketari dagokionez, bost talderen artean banatu ditugu ardurak. Alde batetik, hiru talde zaborra biltzen aritu gara Monterron, Santa Barbara eta erdigunean. Bertan aurkitutako zaborra jaso eta sailkatu dugu. Beste talde bat, mokadutxoa prestatzen aritu da, lanaren ondoren indarrak berreskuratzeko. Azkenik, komunikazio talde bat ere buru-belarri aritu da arratsalde guztian zehar, argazkiak ateratzen eta bideoak grabatzen. Guzti horiekin, bideo bat sortu dugu.
Santa Teresan, berriz, LH5 eta LH6ko ikasleok gure guneko kideen artean kontzientziazioa pizteko horma irudi bat sortu dugu elkarren artean. Bertako mezua: Itsasoa hemen hastean da. Lurra gure esku dago. izan da. Auzolana aurrera eramateko hainbat talde sortu genituen: muraleko taldea, komunikazioa eta zabalkundea, diseinu taldea, hamarretako taldea eta dinamizatzaileak. Talde bakoitzak bere helburua beteaz, auzolan eder bat sortu dugu.
Lan bikaina egiteaz gain, arratsalde paregabe pasa dugu elkarrekin! Mila esker guztioi!
Testua: Arimazubi eta Santa Teresako ikasleak