
Onki Xin Gurera! PROIa amaitzeko, guk sortutako fanzineak banatu ditugu herriko elkarte eta zerbitzuetan
Onki Xin Gurera PROI-ari amaiera emateko, sortutako fanzineak banatu ditugu herriko elkarte eta zerbitzuetan. Fanzine hau etorri berriei hasierako egokitzapen prozesuan babesa eta laguntza emateko helburuarekin sortu dugu. Bertan, herria hobeto ezagutzeko, ikasle eta familientzako esanguratsuak izan daitezkeen baliabide, zerbitzu eta eragile ezberdinen inguruko informazioa, zein etorri berri batek izan ditzakeen beharrak zein oztopoak jaso ditugu, besteak beste. Lan honekin, etorri berrien egokitzapen prozesua errazteko gure aletxoa jarri nahi izan dugu.
Fanzine hauek, Arizmendi Ikastolako Ferixaleku gunean, AEK-an, BAZ-en, Ekinen, Udal Euskaltegian, Udal Kiroldegian eta herriko beste hainbat zerbitzutan egongo dira eskuragarri.
Zuen gustukoa eta baliagarria izatea espero dugu!