3,2,1…akzioa! PROIaren baitan, Maia Zaitegiren bisita izan genuen 3.mailako ikasleok
3, 2, 1… akzioa! PROIaren baitan Maia Zaitegi Uriarte aktorea izan genuen bisitan. Bere ibilbide artistikoaren inguruan hitz egin zigun eta antzezpenetan gorputz adierazpenak duen garrantzia azpimarratu zigun, behin eta berriz. PROIaren amaierako produktua izango den film mutua egiteko argibide batzuk ere eman zizkigun. Maiak partekatutako esperientziak eta gakoak oso baliagarriak izango dira gure proiekturako. Saioa interesgarria izan zen, benetan!
Eskerrik asko, Maia!