Familientzako bilera pedagogikoak BATU egitasmoan

Azaroaren 26an Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Almen guneetan BATU egitasmoko familientzako bilera pedagogikoak egin ziren. Ekimen honek familien eta irakasleen arteko elkarlanerako espazio berriak sortzeko helburua izan zuen.

Bilera hauek bi helburu nagusi izan zituzten; alde batetik, familiek Arizmendiko hezkuntza eredua hurbiletik ezagutzea, eta, bestetik, seme-alabei ikas prozesuan laguntzeko baliabide eta tresna erabilgarriak eskaintzea. Horretarako, bileretan ikasleen adinari dagozkion ezaugarriak aztertzeaz gain, seme-alabek adin honetan izan ditzaketen beharren inguruko gakoak azaldu ziren. Bereziki, gatazka-egoerei eta horiei aurre egiteko estrategiei buruzko orientabidea eman zitzaien familiei.

Hortaz gain, Ebaluazio Hezigarria ulertzea funtsezko puntua izan zen, egunerokotasunean erabiltzen dugun ebaluazioaren ikuspegia argituz eta tresna hau ikasleen garapenerako baliabide gisa ulertuz. Azkenik, egunerokoan ikasleen jarraipen akademikoa hobetzeko tresna eta baliabide desberdinak aurkeztu ziren, horiek familientzat erabilgarri eta eskuragarri izateko helburuarekin.

Bilera parte-hartzaileak izan ziren, gurasoek irakasleen azalpenak entzuteaz gain, zalantzak argitu eta esperientziak partekatzeko aukera izan zuten. Bestalde, familien eta ikastolaren arteko harremana sendotzeko zein hezkuntza komunitate sendoago bat eraikitzeko oso baliagarriak zirenaren sentsazioarekin geratu ziren bertaratutakoak.

Mila esker gerturatu zineten guztioi! Denon artean egiten dugu Ikastola!

IMG_7175