Arimazubiko Gurasoen Euskara Batzordeak lanean darrai!

Arimazubin, GURASOEN EUSKARA BATZORDEA berriz ere martxan  da, irakasle eta gurasoen artean elkarlanean euskara indartzeko helburua dugularik. Dagoeneko hiru bilera egin ditugu eta ilusiotik, eta hainbat ekimen aurrera eramateko asmoa dugu. Lehenengo ekimena Euskararen egunean gure guneko gurasoen artean, “ARIMAZUBIKO GURASUEN ARTIEN BE, EUSKERAZ DAKIXENAK EIN DAIXELA!” leloa aurkeztea eta zabaltzea izan da. Aurrerantzean beste ekimen eta ekintza batzuk burutzea aurreikusten dugu.

Gogoratu batzorde honetan Arimazubiko familia guztiek ateak zabalik dituzuela. Beraz, animatu eta parte hartu, erantzunkizuna denona da eta!