Irratsaioa mintzagai, Rafa Mungiarekin izandako bisitan

AIREAN deituriko PROIan murgilduta, Arimazubiko 5.mailako ikasleek Rafa Mungia kazetariaren bisita jaso zuten astelehen goizean. Hurrengo astean zuzenean emitituko den irratsaioa prestatzen aritu dira neska-mutilak azken egunetan; irratsaio bat zertan datzan, zein roll ageri diren, zein atal dituen… Lanketa guzti hori aberasteko, hainbat irrati eta telebistetan aritu den Rafa Mungia elkarrizketatzeko aukera izan dute.

Rafa, Real Sociedad futbol taldeko partidatan esatari lanetan aritzeaz gain, elkarrizketak eta kronikak prestatzeaz ere arduratzen da. Aurretik, EITBn, Radio Vitorian eta Euskari Irratian ere aritu izan da urte askotan kirol kazetari lanetan. 

Solasaldi horretan, aldez aurretik prestatutako galderak egiteko aukera izan dute eta beraien irratsaioa prestatzeko informazio eta aholku pila bat jaso dute. 

Milesker Rafa gurera hurbiltzeagatik!