ArdURA proiari amaiera eman diogu LH 3. mailakook

ArdURA PROIaren baitan, uraren garrantziaz jabetu garela esan genezake. Urkuluko urtegira eta araztegira joan ginen. Urtegia goraino topatu genuen, hala ere, ur honen erabilera arduratsua izan behar dela ikasi dugu eta alferrik ez gastatzeko gomendioak idatzi ditugu. 

Amaitzeko, denon artean sortutako kanta eta koreografiarekin uraren erabilera arduratsua bultzatzeko aldarrikapena egin dugu patioan Arimazubiko komunitate osoan eragina izan dezan.