
Oinez Basoa ekimena: Maiatzaren 7a izango da izena emateko azken eguna
Aurten ere Tafallako Ikastolatik gonbidapena jaso dugu maiatzaren 18an, larunbata, beraiekin batera egun pasa ederra egiteko Tafallan bertan. Gonbidapena Santa Teresa, Gazteluondo, Arimazubi eta Almeneko 1.mailatik 6.mailara bitarteko familiei dago zuzendua.
Oinez basoa ekimenaren bitartez Nafarroa oinez bakoitzaren ostean utzitako aztarna ekologikoa kalkulatu eta baso bat sortzen dute. Hori dela eta sekulako egitaraua antolatu dute maiatzaren 18rako: ibilaldia, ipuin kontaketa, bazkari auto-eratua… familian beste errealitate bat ezagutzeko aukera paregabea izango da.
Autobusa antolatze aldera, bihar, martxoaren 19an, galdetegi bat jasoko duzue Alexia bitartez. Izena emateko azken eguna maiatzaren 7a izango da.
Animatu! Primerako bizipena izango da eta!