
Gurasoentzat digitalizazioaren inguruko entzute-saioak egin ditugu
Azken boladan digitalizazioaren gaiak gizartean sortzen duen ardura ikusita, eta Ikastolako marko teknopedagogikoaren lanketan lagungarri izan daitekeelakoan, gurasoentzat digitalizazioaren inguruko bi saio antolatu ditugu Ikastolan. Arimazubi eta Almen guneetan saio bana egin genuen, eta 85 bat pertsonek hartu zuten parte.
Eskerrik asko parte hartu zenutenoi!
Denon artean egiten dugu Ikastola!