Autismoaren Kontzientziaziorako Nazioarteko eguna aldarrikatu dugu Ikastolan

Pasa den Apirilaren 2an, Autismoaren inguruko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna izan zen. Honen baitan, Gipuzkoako Gautena elkarteak “Urdinduz” lelopean ibilaldi solidarioa antolatu zuen Donostian, apirilaren 14an, ostiralean. Egitasmo honekin bat egiteko asmoz, “Marea urdina” osatu genuen pasa den asteazkenean. Ikasleak jantzi urdinekin etorri ziren Ikastolara, eta guztiok elkarrekin argazkia atera genuen.  Jarraian argazkiak: Gazteluondo Arimazubi Santa…

Read More

ArdURA proiari amaiera eman diogu LH 3. mailakook

ArdURA PROIaren baitan, uraren garrantziaz jabetu garela esan genezake. Urkuluko urtegira eta araztegira joan ginen. Urtegia goraino topatu genuen, hala ere, ur honen erabilera arduratsua izan behar dela ikasi dugu eta alferrik ez gastatzeko gomendioak idatzi ditugu.  Amaitzeko, denon artean sortutako kanta eta koreografiarekin uraren erabilera arduratsua bultzatzeko aldarrikapena egin dugu patioan Arimazubiko komunitate osoan…

Read More

Gurasoentzat digitalizazioaren inguruko entzute-saioak egin ditugu

Azken boladan digitalizazioaren gaiak gizartean sortzen duen ardura ikusita, eta Ikastolako marko teknopedagogikoaren lanketan lagungarri izan daitekeelakoan, gurasoentzat digitalizazioaren inguruko bi saio antolatu ditugu Ikastolan. Arimazubi eta Almen guneetan saio bana egin genuen, eta 85 bat pertsonek hartu zuten parte. Eskerrik asko parte hartu zenutenoi!  Denon artean egiten dugu Ikastola!

Read More

Arimazubiko ikasleek antolatutako jolasak, jolasordu aktiboak sustatzeko 

Jolas ordutarako dinamika berri bat jarri dugu martxan Arimazubin. Ikasle batzordetik abiatuta, jolas orduetan maila ezberdinetako ikasleak elkartu eta elkarrekin jolasteko aukera proposatu zuten ordezkariek. 6. mailako ikasle ordezkariez gain, boluntario ugari batu ziren ekimenaren antolaketara eta azken asteotan burubelarri aritu dira jolasen antolaketan. Horrela, asteazkenero, adin anitzetako ikasleak taldetan elkartu eta dinamika gidatuetan parte…

Read More

Herria Kantari jaialdia egin genuen zapatuan

Udaberriaren hasierarekin batera, zapatuan Herria Kantari jaialdia egin genuen Arrasaten; Uribarriko, Santa Teresako, Gazteluondoko eta Arimazubiko ikasleak erdigunetik kantuen ibili ziren. Euria ez zen oztopo izan ekimenarekin aurrera egiteko, eta pentsatutako ibilbidea moldatu genuen Arrasateko erdiguneko aterpeak baliatuz. Euskal emakume artisten hainbat abesti kantatu zituzten gure ikasleek: Hitz debekatuak, Ilargi berriak, Elektrizitatea eta Dena aldatzen…

Read More

Oinez Basoa ekimena: Maiatzaren 7a izango da izena emateko azken eguna

Aurten ere Tafallako Ikastolatik gonbidapena jaso dugu maiatzaren 18an, larunbata, beraiekin batera egun pasa ederra egiteko Tafallan bertan. Gonbidapena Santa Teresa, Gazteluondo, Arimazubi eta Almeneko 1.mailatik 6.mailara bitarteko familiei dago zuzendua.  Oinez basoa ekimenaren bitartez Nafarroa oinez bakoitzaren ostean utzitako aztarna ekologikoa kalkulatu eta baso bat sortzen dute. Hori dela eta sekulako egitaraua antolatu dute…

Read More

Gurasoen artean euskara sustatzeko murala egingo dugu Arimazubi gunean

Arimazubiko Euskara Batzordeko kideok ekimen berri bat jarri dugu martxan. Ekimen honetan, gurasoak eta ikasleen batzordeko kideak elkarlanean arituko gara aste osoan zehar. Helburua gurasoen artean euskararen erabilera sustatzea da, “Euskaraz dakixenak, ein daixela” lemapean. Horrez gain, bi batzordeen arteko harremana sendotu eta, horrela, ikastolako komunitatea indartzea ere bilatzen dugu. Gainera, Arimazubiko jolastokiari beste bizitasun…

Read More

Herria Kantari jaialdia ospatuko dugu martxoaren 22an

Udaberriaren hasierarekin batera, martxoaren 22an, larunbata, Arizmendi Ikastolak “Herria Kantari” jaialdia egingo du, goizeko 12:00ak eta 13:00ak bitartean. Ikasleak Arrasateko erdigunetik kantuan ibiliko dira, eta lau taldek hartuko dute parte: Uribarrikoak, Santa Teresakoak, Gazteluondokoak eta Arimazubikoak, hain zuzen ere. Goiezko 12:00etan 4 taldeak Arrasateko Herriko Plazan elkartuko dira, eta ekitaldiari hasiera emango diote aurkezpena eta…

Read More

M8: Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu dugu Ikastolan

Martxoaren 8a egun esanguratsua da gure Ikastolan, eta urtez urte berdintasunaren aldeko aldarrikapena indartzen jarraitzen dugu. Gure komunitatean emakumeen ahalduntzea eta eskubide berdintasuna sustatzea funtsezkoa dela uste dugu, eta horregatik, egun hau ez da soilik martxoaren 8an ospatzen, baizik eta ikasturte osoan lantzen dugun balio bat da. Aurten ere hainbat ekintza burutu dira, hala nola…

Read More

Ohitura osasuntsuak, Andere Etxaberen eskutik

Arimazubiko 5.mailako ikasleak Osasuntuber PROIan murgilduta daude eta azken asteetan, gure osasunean eragiten duten faktoreak ikertzen aritu dira. Izan ere, elikadura, aisialdia, posturak, emozioak, atsedena eta higienea izan dira landu dituzten gaiak.  PROIaren helburua, ohitura osasuntsuen garrantziaz jabetzeaz gain, norberaren bizitzarako aldaketa batzuk proposatzea ere bada, eta hortan laguntzeko, Andere Etxabe nutrizionistaren bisita izan dute.…

Read More