
Brasilgo eta Euskal Herriko Nekazaritzaren Errealitatea Ezagutzen
Aste honetan LH 5.mailako ikasleok bi bisita oso berezi jaso ditugu, eta aukera paregabea izan dugu munduko bi tokitan nekazaritza nola bizi eta lantzen den zuzenean ezagutzeko. A ze kakaoa! PROIan murgilduta gaude une honetan, nekazaritza eta merkataritza ereduak ikertzen ari gara.
Lehenengo bisita, Jon Etxebarria izeneko gonbidatuarena izan zen. Jon, Mundukideko kidea, Brasilen bizi izan da eta han ezagutu du M.S.T. izeneko mugimendu soziala, hau da, Lurrik Gabeko Langileen Mugimendua. Bere hitzaldian, Brasilgo nekazaritza-sistemaren inguruko errealitate gogorra azaldu zigun, eta nola milaka familiak borrokatzen duten lurra eskuratzeko eta modu justuago batean bizitzeko aukera izateko. Talde honek elikadura burujabetzaren alde lan egiten du, eta bertako komunitateentzat funtsezko babesa da.
Bigarren bisita, Asier Agirreren eskutik etorri zen, euskal nekazari bat eta gure ikasle baten gurasoa. Asierrek Euskal Herriko nekazarien eguneroko lana azaldu zigun, eta baita zailtasunak ere: klima, merkatuaren presioa eta belaunaldi aldaketa, besteak beste. Aldi berean, tokiko produktuen garrantzia eta gure lurraldeko baserritarren lana balioan jartzeko beharra azpimarratu zuen.
Bi bisitek hausnarketarako aukera eman digute: elikadura, ingurumenarekiko errespetua eta justizia soziala bezalako gaiak mahai gainean jarri dira. Gure eguneroko otorduetan zer dagoen eta nondik datorren jakitea, inoiz baino garrantzitsuagoa da.
Eskerrik asko Ion eta Asier gure artean egoteagatik eta zuen esperientziak partekatzeagatik!
