
Autismoaren Kontzientziaziorako Nazioarteko eguna aldarrikatu dugu Ikastolan
Pasa den Apirilaren 2an, Autismoaren inguruko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna izan zen. Honen baitan, Gipuzkoako Gautena elkarteak “Urdinduz” lelopean ibilaldi solidarioa antolatu zuen Donostian, apirilaren 14an, ostiralean. Egitasmo honekin bat egiteko asmoz, “Marea urdina” osatu genuen pasa den asteazkenean. Ikasleak jantzi urdinekin etorri ziren Ikastolara, eta guztiok elkarrekin argazkia atera genuen.
Jarraian argazkiak:
Gazteluondo
Arimazubi
Santa Teresa
Umezaintza
Almen