Arimazubiko 2.mailakoak Hondarribian izan ziren
Arimazubiko 2. mailako ikasleak egonaldia egin dute Hondarribiako Juan Sebastian Elkano aterpetxean. “Boga-boga mariñela” proiektuari bukaera emateko, lehenik Orio bisitatu zuten eta bertan azken euskal baleari buruzko ormairudi eta informazioaz gozatzeko aukera izan zuten. Ondoren Pasaiako Albaola itsas faktoriara egin zuten bisita. Bertan San Juan itsasontziaren historia eta eraikuntzaren nondik-norakoak ezagutu zituzten egindako taller baten laguntzaz. Ostean Hondarribiako aterpetxera joan ziren. Bertan lo egin eta hurrengo egunean Hondarribiako Done Pedro Itsas Kofradiara hurbildu ziren. Han sare konpontzaileak, arrantzaleak, itsasontzitik berdela nola ateratzen den, salmenta nola egiten den eta arrantza teknika ezberdinak ikasteko eta ikusteko aukera izan zuten. Gelan landutakoa bertan ikusitakoarekin uztartzeko aukera paregabea izan dute.
Egonaldi ahaztezina!
