Arizmazubiko ikasleek Unibertsoa proiektuari amaiera eman diote
Ikasturte honetako azken proiektuari bukaera emateko, LH 2. mailakoek, astronomian aditua den Gorka Buruaga izan genuen gure artean.
Astelehen arratsaldean ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera izan genuen. Alde batetik, bideoen bitartez espazioan dauden astro ezberdinak gertutik ikusteko aukera izan genuen, baita teleskopioa aztertzeko ere. Bestetik, planisferio bat osatu genuen norberaren jaiotze data eta jaiotze ordua kontuan izanda, zeruan ikus zitezkeen eta daitezkeen konstelazioak behatuz. Azkenik, errealitate birtualeko betaurreko batzuei esker, espazioan zehar bidaiatzeko aukera izan dugu.
Arratsalde ahaztezina!!
Eskerrik asko Gorka erakutsitako guztiagatik!
