
Erakusketa Arimazubi eta Almenen “Nor naiz ni, zu?” PROIari amaiera emateko
Arimazubiko eta Almeneko LH 6.mailakoek “NOR NAIZ NI, ZU?” PROIa landu dute. Proiektu honetan, emozioen inguruko lanketa ugari egin dituzte ikasleek. Helburua, sentitzen dituzten emozioak izendatzea eta identifikatzea izan da, eta ondorioz, norbere burua hobeto ezagutzea.
Hilabetean zehar landutakoari amaiera emateko azken produktua maskara baten sorkuntza izan da. Azkenengo egunetan familientzako maskaren erakusketa egin zuten, eta honez gain, ikasle bakoitzak sortutako azalpen testu eta melodiez gozatzeko aukera ere izan dute bertaratutakoek.
Zeinen lan ona egin duzuen! Zorionak!
Arimazubiko argazkiak
Almeneko argazkiak