Arimazubin Euskararen jaia ospatu dugu hirugarren urtez

Ohitura den bezala, Euskararen Jaia ospatu dugu Arimazubin aurten ere. Jai hau, Euskara Batzordeko kideek ikasturte guztian zehar egindako lanaren fruitua da. Euskararekiko atxikimendua sendotzea eta gure hizkuntzarekin bizipen atsegin eta positiboak bizitzea helburu izanik, giro paregabean pasatu genuen ostiral arratsaldea. Herri kirolak, karaokea, marrazki tailerra, aurpegi margoketa, dantza txokoa, bingo musikatua eta oreka jolasak izan genituen 15:30tatik 16:30ak arte. Jarraian, Arimazubiko hainbat ikaslek kontzertua eskaini zuten bertaratutako ikasle, irakasle eta familientzat.

Gure eskerrik bereoenak Arimazubi, Gazteluondo zein Gaztelupeko Euskara Batzordeko kideei eta bertaratutako familia guztiei, laguntza bikaina eskaini baitziguten jai hau aurrera eramateko.

IMG_9508