Euskara sustatzeko murala amaituta Arimazubi gunean

Arimazubiko Euskara Batzordeko kideok martxan jarritako ekimenak bere fruituak eman ditu: murala amaituta dago eta jada ikusgai dago jolastokian!

Arimazubiko Euskara Batzordeko guraso, irakasle zein ikasleen batzordeko kideak elkarlanean aritu gara, “Euskaraz dakixenak, ein daixela” lelopean. Ekimen honen helburuak hurruengoak izan dira; gurasoen artean euskararen erabilera sustatzea, bi batzordeen arteko harremana sendotzea eta, aldi berean, Arimazubiko jolastokiari bizitasun berria ematea. Helburu horiek bete ditugula sentitzen dugu.

Murala hasi eta amaitu bitartean, lan ugari egin behar izan ditugu: lehenik eta behin, horma zuriz margotu genuen, aurreko graffitiak estaliz; ondoren, more koloreko bigarren kapa bat eman genion, eta amaitzeko, diseinua marraztu eta koloreztatu genuen, gurasoen laguntza paregabearekin.

Muralaren margoketan parte hartu zuten guztiek talde argazkia atera zuten azken egunean, giro bikainarekin eta  egindako lanarekin pozik. Argazki horrek jasotzen du ekimenaren funtsa: elkarlana, euskara eta komunitatea.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Euskaraz dakixenak, ein daixela!
#Denon artean eraikitzen dugu Ikastola!

IMG_4395