
GURAko familiek “Garapen pertsonala nola landu etxean?” hitzaldian parte hartu dute
Pasa den ostegunean, GURAko familientzako “Garapen pertsonala nola landu etxean?” hitzaldia izan genuen Arimazubin, Maider Hercek gidatua, Saioaren helburua norberaren eta etxeko txikienen barne sendotasunean urratsak emateko laguntza eskaintzea izan zen.
Familiek etxean beraien seme-alabekin garapen pertsonala lantzeko aukerak ezagutu zituzten hitzaldian, egunerokotasuneko egoera ezberdinen aurrean erabilgarriak izan daitezkeen ongizate pildora edo geldigune ezberdinak ezagutuz eta praktikatuz. Saio polita atera zen benetan, eta giro atseginean aritu ginen.
Eskerrik asko parte hartu zenuten familia guztiei, zuen konfiantzagatik.
Denon artean egiten dugu Ikastola!

