Ohitura osasuntsuak, Andere Etxaberen eskutik

Arimazubiko 5.mailako ikasleak Osasuntuber PROIan murgilduta daude eta azken asteetan, gure osasunean eragiten duten faktoreak ikertzen aritu dira. Izan ere, elikadura, aisialdia, posturak, emozioak, atsedena eta higienea izan dira landu dituzten gaiak. 

PROIaren helburua, ohitura osasuntsuen garrantziaz jabetzeaz gain, norberaren bizitzarako aldaketa batzuk proposatzea ere bada, eta hortan laguntzeko, Andere Etxabe nutrizionistaren bisita izan dute. Gaur egungo elikadurari eta ohitura osasuntsuei buruzko hitzaldi interesgarria eskaini zuen Anderek, ikasleen egunerokotasunean aldaketak proposatzeko oso baliagarria izan zena.

Milesker Andere eskainitako gomendio osasuntsu guztiengatik!