Herria Kantari jaialdia egin genuen zapatuan

Udaberriaren hasierarekin batera, zapatuan Herria Kantari jaialdia egin genuen Arrasaten; Uribarriko, Santa Teresako, Gazteluondoko eta Arimazubiko ikasleak erdigunetik kantuen ibili ziren. Euria ez zen oztopo izan ekimenarekin aurrera egiteko, eta pentsatutako ibilbidea moldatu genuen Arrasateko erdiguneko aterpeak baliatuz.

Euskal emakume artisten hainbat abesti kantatu zituzten gure ikasleek: Hitz debekatuak, Ilargi berriak, Elektrizitatea eta Dena aldatzen da, besteak beste.

Ikasleek ondo baino hobeto girotu zituzten kaleak!

Mila esker bihotzez, modu batera edo bestera jaialdian parte hartu zenuten guztioi. Datorren urtera arte!

Jarraian, Mondraberri eta Goienan argitaratutako albisteak. 

Herria Kantari '25