Arimazubiko ikasleek antolatutako jolasak, jolasordu aktiboak sustatzeko 

Jolas ordutarako dinamika berri bat jarri dugu martxan Arimazubin. Ikasle batzordetik abiatuta, jolas orduetan maila ezberdinetako ikasleak elkartu eta elkarrekin jolasteko aukera proposatu zuten ordezkariek. 6. mailako ikasle ordezkariez gain, boluntario ugari batu ziren ekimenaren antolaketara eta azken asteotan burubelarri aritu dira jolasen antolaketan.

Horrela, asteazkenero, adin anitzetako ikasleak taldetan elkartu eta dinamika gidatuetan parte hartzen dute. Jolasek elkarlana, errespetua eta adin ezberdinetako ikasleen arteko harremana sustatzea dute helburu. Lehenengo saioak arrakastatsuak izan dira, eta parte-hartzaileek oso balorazio positiboa egin dute. 

Mila esker antolaketan aritu zareten guztioi!

f6f3a95c-3bee-4e3d-ba1c-d66d44f06d79