
Herria Kantari jaialdia ospatuko dugu martxoaren 22an
Udaberriaren hasierarekin batera, martxoaren 22an, larunbata, Arizmendi Ikastolak “Herria Kantari” jaialdia egingo du, goizeko 12:00ak eta 13:00ak bitartean. Ikasleak Arrasateko erdigunetik kantuan ibiliko dira, eta lau taldek hartuko dute parte: Uribarrikoak, Santa Teresakoak, Gazteluondokoak eta Arimazubikoak, hain zuzen ere.
Goiezko 12:00etan 4 taldeak Arrasateko Herriko Plazan elkartuko dira, eta ekitaldiari hasiera emango diote aurkezpena eta talde argazkia eginez. Talde bakoitzak bi gunetan abestuko du, 12:30ean 1.gunean eta 12:45ean 2.gunean. 13:00etan talde guztiak Herriko plazan elkartuko dira (euria egiten badu, Kulturolako arkupean), eta talde bakoitzak abestu ondoren, jaialdiari amaiera emateko, Idoia Asurmendiren Hitzetan kantua abestuko dute ikasle guztiek elkarrekin.
Eguraldiaren araberako bi ibilbide antolatu dira:
Euria egiten ez badu: Arotz plaza, Arbolapeta, Portaloia, eta Garibai Etorbidea (Iturbide egoitza parean). Amaiera Herriko plazan izango da.
Euria egiten badu: Taupako arkupeak, Jokin Zaitegi plaza, Parrokiako Arkupea eta Biteri plaza. Amaiera Kulturolko arkupean izango da.
Hauek izango dira goizean zehar entzun ahal izango ditugun abestiak, guztiak emakumeek sortutakoak: Hitz debekatuak, Ilargi berriak, Elektrizitatea eta Dena aldatzen da, besteak beste.