Gurasoen artean euskara sustatzeko murala egingo dugu Arimazubi gunean
Arimazubiko Euskara Batzordeko kideok ekimen berri bat jarri dugu martxan. Ekimen honetan, gurasoak eta ikasleen batzordeko kideak elkarlanean arituko gara aste osoan zehar.
Helburua gurasoen artean euskararen erabilera sustatzea da, “Euskaraz dakixenak, ein daixela” lemapean. Horrez gain, bi batzordeen arteko harremana sendotu eta, horrela, ikastolako komunitatea indartzea ere bilatzen dugu. Gainera, Arimazubiko jolastokiari beste bizitasun bat ematea lortuko dugu.
Murala margotzeko, lehenik eta behin, ikasleok eta irakasleok horma guztia zuriz margotu dugu, aurretik zeuden graffitiak ezabatzeko. Ondoren, bigarren kapa bat emango diogu, more kolorekoa. Azkenik, diseinua marraztu eta margotuko dugu, gurasoen laguntzarekin.
Mila esker muralaren margoketan parte hartzen ari zareten guztioi!
Euskaraz dakixenak, ein daixela!
#Denon artean eraikitzen dugu Ikastola!
