M8: Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu dugu Ikastolan
Martxoaren 8a egun esanguratsua da gure Ikastolan, eta urtez urte berdintasunaren aldeko aldarrikapena indartzen jarraitzen dugu. Gure komunitatean emakumeen ahalduntzea eta eskubide berdintasuna sustatzea funtsezkoa dela uste dugu, eta horregatik, egun hau ez da soilik martxoaren 8an ospatzen, baizik eta ikasturte osoan lantzen dugun balio bat da.
Aurten ere hainbat ekintza burutu dira, hala nola solasaldiak, jolasak, bideo grabaketak, tailerrak eta eztabaidak, non ikasleek eta irakasleek berdintasunaren inguruko hausnarketa partekatu duten.
Ekintza horiek guztiak gure komunitatean berdintasuna eta elkartasuna sustatzeko pauso bat gehiago dira. Argazkiak eta momenturik garrantzitsuenak jarraian ikusgai:
Gazteluondo:
Santa Teresa:
Arimazubi:
Umezaintza:
Uribarri:
Olarte:
Almen:
-Bideoa: https://drive.google.com/file/d/1FmmyC6o34gFweeaSSAocNeeBJIkX0LzM/view?usp=drive_link
Basabeazpi:
Jose Arana: