Almen
Urdelardero eguna Eskoriatzan
Urteroko ohiturari jarraituz Urdelardero eguna ospatu dugu Eskoriatzan. Jose Aranako 3-4-5 urtekoak eta Almeneko LH1 eta 2. mailako ikasleak kaleetan zehar kantuan ibili dira. Ziria janari goxoz bete eta ihauteriak badatozela ospatzeko poz-pozik abiatu dira Eskoriatzara. Adin bakoitzeko haurrak zonalde batetan kantuan ibili ostean guztiak batera plazan elkartu dira eta denek batera abestu dute. Oso goiz…
Read MoreMenpekotasunen eta osasun mentalaren inguruko prebentzio saioak DBH 3n eta Batxin
Aste honetan izan ditugu Garaia elkarteko kideak DBH3ko ikasleekin menpekotasunen eta osasun mentalaren inguruko gaiak lantzen. Batxilerogoko 1 mailako ikasleak, berriz, San Juan de Diosetik etorri dira helburu berdinarekin. Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalen prebentzio programaren parte dira saio hauek eta azken urteotan programa honetan lanean aritu diren Garaia elkarteak eta San Juan de Dios Ospitaleak gidatzen dituzte. Garaia…
Read MoreAlmenekoak Fagor Automation eta Emunen Emakume Zientzialarien egunaren baitan
Emakume zientzialarien egunaren harira, aukera aprobetxatu genuen DBH3ko neskek Fagor Automation bisitatzeko eta mutilek maskulilitate ereduen inguruko hausnarketa saio baten parte hartzeko. Egun interesgarria izan zen. Alde batetik, Automationen hainbat emakumeren ibilbide zientifiko eta teknikoa ezagutu zuten neske; aurrez aurre ikusi ahal izan zuten emakumeek badugula gure lekua mundu teknologikoan. Bestetik, mutilek, Emunetik etorritako bi…
Read MoreAlmen60: Ospakizuna elkarrekin eraikitzen!
Hurrengo bileran itxarongo zaitugu jaiegun handia antolatzeko. Taldeetan banatuko gara (jan-edanak, kirolak, jolasak, bisita…) bakoitzak gehien gustatzen zaion horretan lagundu dezan. Aurrekoan egon bazinen zein lehenengo aldia baduzu, ongi etorria izango zara! 🙌 🎥 Ez galdu sarreran sortzen ari garen argazki erakusketaren bideo hau: Hutsuneak daude, ikusten duzuen bezala. Ea horiek ere osatzen ditugun denon…
Read MoreLurra esnatuz, udaberriari deika Santa Ageda bezperan
Otsaila iristearekin batera, negua uxatu eta udaberriari deia egiten diogu. Pasa den asteazkenean, Santa Ageda bezperan, gure ikasleak Arrasate eta Aretxabaletako kaleetan zehar ibili ziren koplak abesten. Euskal tradizio zaharra jarraituz, lurra esnatu dugu gure makilen kolpeez, udaberriari bidea egiteko eta gure arbasoen ohitura zaharrak herriko txoko guztietan bizi-berritzeko. Gure sustraiak kantu artean sendotuz. Jarraian,…
Read MoreTxapel Txinen bisita
Joan zen astean Txapel Txinen bisita izan genuen Almenen eta Basabeazpin. Ihauteriak gertu daudela eta urteroko bisita izan genuen eta ihauteriei hasiera emateko modu ezinhobea izan genuen. Txapel Txinekin dantza egiteko aukera izan zuten ikasleek eta oso pozik aritu ziren. Larunbatean Atxabaltan egongo zela ere esan zien Txapel Txinek ikasleei, eta egitaraua partekatzeko aukera izan…
Read MoreKinttuen bisita jaso dugu Basabeazpi, Jose Arana eta Almen guneetan
Urtero bezala, aurten ere etorri dira bai Atxabaltako eta bai Eskoitzako kinttuak, Santa Ageda kantuan Basabeazpi, Jose Arana eta Almenera. Dotore jardun dute guztiek ere kantu eta dantzan. Pozgarria izaten da bai ikasle eta bai irakasleendako beraiek ikustea. Guneko gazteenek bereziki gozatzen dute, eta “aufa eta aufa” aritzen dira banakoa dantzatzen dutenean. Ikasle-ohiak ikusteko elkargunea…
Read MoreDBH3koen Aukeragune azoka, Almen eta Gaztelupen
Azken asteetan, Almeneko eta Gaztelupeko DBH 3. mailako gelak topagune berezi bihurtu ziren “Aukera berriak” proiektuari (PROI) amaiera borobila emateko. Ikasleek Aukeragune feria antolatu zuten euren gurasoentzat, azken asteotan egindako hausnarketa sakonak eta ikasitako guztia bertatik bertara partekatzeko asmoz. Proiektuaren muinean galdera gidari bat egon da: “Nola ikusarazi gure ingurukoei etorkizuna gaurtik eraikitzen dela?”. Galdera…
Read MoreDBH4 Almen: First Lego League barne txapelketa
Urtero, garai hau iristen denean DBH4koak FLLko errobotekin lanean hasten dira, misio konkretu batzuk bete ditzaten eta publikoaren aurrean arukezteko moduko proiektu zientifikoa garatu behar izaten dute. Almeneko ikasleen artean barne txapelketa egin eta gero, sailkatzen diren bi taldeak FLLko Arrasateko ekitaldira joaten dira, bertako lehiaketan parte hartzera. Aurten ere hala izan da. Aste honetan…
Read MoreAlmen batxi1 giza: “Ekonomia…kontrolpean?” formazioan
Aurten batxi1eko giza zientzietako modalitatekoek, Euskadiko Kutxako eraikin nagusira joan dira, ekonomiako gaiarekin lotutako formazio saio baten parte hartzera. Finantza-hezkuntzako tailer presentzialean izan dira, zehazki. Eguneroko transakzioetan edo diruarekin lotutako erabakiak hartzean, modu ahaldunduan jardun ahal izatea bilatzen du tailerrak, iruzurrak saihesteko eta erabakiak irizpide egokiarekin hartu ahal izateko. Mila esker, bertan harrera egin ziguten…
Read More