Hardwarea hurbiletik ezagutzen: Almeneko eta Ferixalekuko ikasleak lankidetzan

Joan den ostiralean, ikaskuntza praktikoak hartu zuen protagonismoa gurean. Izan ere, Almeneko DBH 4ko Digitalizazio arloko ikasleek saio berezi eta trebatzailea izan zuten Ferixalekuko Mikroinformatika heziketa zikloko kideen eskutik. Tailerraren ardatza hardwarearen muntaketa eta desmuntaia izan zen. Ikasleek aukera izan zuten ordenagailu eramangarrien zein dorre klasikoen barruko sekretuak ezagutzeko. Teoria alde batera utzita, osagaiak bertatik…

Read More

Stockbrot: Alemaniako tradizioa Almeneko basoan LH1ekoekin

“Gaurko “Naturan Hezten“ saioa berezia eta oso gozoa izan da Almenen. LH1eko ikasleek gure basoan Alemaniako ohitura polit bat ezagutzeko aukera izan dute: Stockbrot-ak egiten aritu dira “Sua” elkargunean. Almenen Alemaniatik etorritako familia bat daukagu, eta haien eskutik iritsi zaigu proposamen zoragarri hau. Gurasoek euren herrialdeko tradizio hau partekatu dute gurekin, eta ikasleek basoan sukaldatzen…

Read More

BIZI egunak izan ditugu BATU egitasmoan

Pasa diren asteetan, BATUko ikasleok BIZI egunak ospatu ditugu. IEM honen helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea izan da. Maila bakoitzak proiektu ezberdin bati heldu dio: 6.mailako ikasleok Korrikarekin lotutako hainbat ekintza burutu ditugu hizkuntza-ohituretan eragiteko. Lehenik eta behin, Visual Thinking teknika erabiliz, Korrikaren inguruko informazioa landu dugu: zer den, zein helburu dituen,…

Read More

“Airean” PROIari amaiera eman diote LH 5eko ikasleek

Aurreko astean eman zioten amaiera LH 5eko ikasleek “Airean” PROIari. Irratigintza ardatz hartuta, ikasleak bete-betean murgildu dira mundu zirraragarri honetan. Proiektu honetan zehar, ikastolan irratsaio bat antolatzeko kontuan hartu beharreko guztia ikasi dute ikasleek ondoren gune bakoitzak bere irratsaioa sortzeko eta zuzenean emititzeko. Azken produktu gisa, irratsaio propioa sortu dute. Ikasleak oso gustura aritu dira saioak…

Read More

Almeneko LH 6. mailan ikasle, familia eta teknikariak batuta, kontsumoei aurre egiteko prebentzio saioetan

Eskoriatzako eta Aretxabaletako udalen laguntzaz, Garaia Parke Teknologikoko teknikariek eta ikastolako tutoreek prebentzioa lantzeko hainbat jarduera bideratu dituzte. Ikasleek inkesta bete ondoren, urtarrilan zehar 4 saio bete dira. Gai nagusiak tabakoa, alkohola eta edari energetikoak izan dira, eta talde-presioari nola aurre egin ere hausnartu dute. Atzo eman genion amaiera programari, familiekin batera egindako saio batekin.…

Read More

Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikastetxeok elkarrekin ospatu dugu Inauteri festa

Aurten ere, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikastetxeok elkar hartu dugu Inauteriak ospatzeko, euskal tradizioaren oihartzuna gure eskualdeko bazter guztietara zabalduz. Gure ikasleek ilusio handiz prestatu dituzte kalejira eta dantza koloretsuak, gure kultura eta mitologia ardatz hartuta.  Eguraldiak asko lagundu ez badigu ere, ez dugu festa eten; lamiak eta bestelako pertsonaia mitologikoak gorpuztuz, herriko txokoak magiaz…

Read More

Almeneko LH1eko ikasleak torradak egiten

Almen guneko LH 1eko ikasleak neguko jaiak lantzen egon dira, eta proiektuari amaiera emateko, torradak sukaldatu dituzte. Proiektuan zehar gauza asko lantzeko aukera izan dute: neguko jaiak, ihauteriak, dantza desberdinak…. Proiektuari amaiera emateko, zer modu hobea torradak prestatu eta jatea baino? On egin eta hurrengo urtera arte!

Read More

Bizi egunak: Euskaraz umorea egiten Almeneko DBH 1-2koak

Pasa den astean aritu ziren Almeneko DBH 1 eta 2ko ikasleak Bizi egunetan; “Hau ez da broma; hau serioa da” izenpean jardun zuten, umorea zer den, zein esparrutan agertu edo garatu daitekeen… Horren inguruan lanean aritu eta gero, antzezlanekin gozatu eta gurasoei eskaintzako jokoak prestatzeari ekin zioten ikasleek. Almenera gerturatu ziren gurasoek gustora jardun zuten…

Read More

On Fire proiektutik herrietara, Almeneko DBH 1-2koak

DBH 1 eta 2n bukatu berri dute On Fire proiektua. Bertan, energia eta kontsumo ohituren inguruan ikertu eta ikasi ondoren, eta gure ohiturek munduan duten eragina aztertu ondoren, Almeneko ikasleak herrietara joan dira Txinpartak Hauspotuz kanpaina martxan jartzera; hain zuzen ere kalean ere kontzientzia hori pizteko helburuarekin. Ikasleen asmoak biltzen dituen manifestua ere irakurri dute…

Read More